Guri buruz

Gaur egun 10 eta 18 urte bitarteko gazteei txirrindularitzako karretera eta pistako lehiaketetan gozatzeko aukera ematen dien Donostiako Txirrindulari Eskola bakarra gara.

Elkartasun giro batetan oinarrituta, Donosti Berri Txirrindulari Eskolak inguruan dituen txirrindularitzako agenteekin lan egiten du beraren mezua ahalik eta jende gehienenganaino iritsi dadin eta kirol miresgarri hau probatzera jendea animatu dadin.

Misioa

Txirrindularitzaz gozatu eta klubean lagunak egiteaz gain, kirol honekin estuki lotuta dauden baloreak gazteei trasmititzea bilatzen degu etorkizunean erabilgarriak izan daitezen.

Ikuspegia

Konpetizioko txirrindularitzarekin zerikusia duen gauza ororen elkargunea izatea Donostialdean eta txirrindularitzatik kanpo dauden proiektuetan laguntzea.